Helduen Eskola Publikoko ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik

2012/09/04

Gaurtik irailaren 14 bitartean Helduen Eskola Publikoko ikastaroetarako izena emateko aukera dago. Aurten ezingo da Zumaian bertan matrikulatu, baina bai Internet bidez, www.epaurolakosta.com helbidean.

Helduen Eskola Publikoak 2012-2013 ikasturterako dituen ikasketa eskaintzetan izena emateko epea gaur zabaldu da. Aurten eskolan ikasi nahi duten zumaiarrek ezingo dute herrian bertan matrikulatu, baina internet bidez matrikulatu daitezke www.epaurolakosta.com helbidean. Epea irailaren 14a arte izango da zabalik. 

Helduen Eskola Publikoak ikasturte berrirako prestatu duen ikasketa eskaintza zabala zerrendatuta duzue jarraian:

 

·        Bigarren Hezkuntzako Graduatua

·        Hasierako Ikasketak eta Oinarrizko Kultur Programa

·        Unibertsitaterako Sarbidea (25 eta 45 urtetik gorakoentzat)

·        Goi Mailako Zikloetarako Sarbidea

·        Hizkuntza Programak

             - Ingelesa (A1-A2)

             - Frantsesa (A1-A2)

·        Europako Kulturaren eta Artearen Historia

·        Espainiar Literatura

·        Oinarrizko Informatika

·        Atzerritarrentzako Gaztelania eta Euskara

 

Argibide gehiago Zarauzko bulegoan, Pagoeta Kalea 2, astelehenetik ostiralera 09:30etatik 13:30era edota 943130013 telefonoan.