Helduen opor programan (Imserson) izena emateko epea zabalik da

2014/05/06

2014-2015 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok, eta eskaerak ekainaren 5a bitartean egin daitezke. Iazko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak badituelako. Gainontzekoek, internet bidez egin dezakete eskaera, (https://sede.imserso.gob.es helbidean), edo Gizarte Zerbitzuetan (Brankan) dituzten eskaera orriak bete eta bertan utzi daiteke. Beste edozein zalantza edo laguntza behar izanez gero ere, 08:000etik 14:30etara bitartean Brankan, Gizarte Zerbitzuen sailean, izango da aukera.