Helduentzako eskulanen ikastaroa eskainiko du Foronda Kultur Etxeak

2010/10/25

Esperanza Otaño izango da irakaslea eta ekainera bitartean iraungo dute saioek.

 

Irailean iragarritako ikastaroez gain, Foronda Kultur Etxeak helduentzako eskulanen ikastaroa antolatu du. Azaroaren 2an hasiko da eta Esperanza Otañok gidatuko ditu saioak. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago ikastaroa eta hilera 25 euro ordaindu beharko dira. Astearte eta asteazken arratsaldeetan eskainiko dira saioak, bakoitzean bi ordu desberdinetan: 10:00etatik 13:00etara edota 15:00retatik 18:00etara.

Izena emateko edota informazio gehiagorako Foronda Kultur Etxera jo beharko da eta dagoeneko irekita dago izen-emate epea. Ondorengoak dira harremanetarako kontaktuak: 943 861056 edo kulturetxea@zumaia.net. Ikastaroak ekainera bitartean iraungo du.