Helduentzako opor programan (IMSERSO) izena emateko epea zabalik dago ekainaren 14a arte

2018/05/21

2018-2019 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok eta aipatu programan lehen aldiz parte hartu nahi dutenek hilaren 14a arte izango dute izena emateko aukera.

Horretarako eskaera orriak Gizarte Zerbitzuetako bulegoan, Brankan, eskura ditzakete eta bete ondoren berriz bertan entregatu. Nahi izanez gero, zuzenean Madrilera ere bidali ahal izango dituzte, ondorengo helbidera: Servicios Centrales del Imserso. C/ Ginzo de Limia, 58 28029 Madrid.
Internet bidez egiteko aukera ere izango dute https://sede.imserso.gob.es helbidean.
Iazko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharko, Imsersok jada badituelako haien datuak.