Helduentzako opor programan (IMSERSOn) izena emateko epea urriaren 9an bukatuko da
2012-2013 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok, eta eskaerak urriaren 9a bitartean egin daitezke. Iazko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak badituelako. Gainontzekoek, internet bidez egin dezakete eskaera, (https://sede.imserso.gob.es helbidean), edo Gizarte Zerbitzuetan (Brankan) dituzten eskaera orriak bete eta bertan utzi daiteke. Beste edozein zalantza edo laguntza behar izanez gero ere, 08:000etik 15:00etara bitartean Brankan izango da aukera.



