Hemen da euskararen astea

2010/11/26

Ekitaldi ezberdin ugari antolatu diztuzte euskararen asterako.

 

Udalak eta herriko hainbat taldek elkarlanean antolatuta, aurten ere denetik egongo da euskararen astean: antzezlana, filmak, Zumaian Saltaka euskararen alde, kantu-saioa, erromeria... Abenduaren 2tik 5era bitartean izango da eta jada salgai daude abenduaren 4an egingo den bazkarirako txartelak, Metro tabernan eta turismo bulegoan.
Abenduaren 4rako deialdi berezia egin nahi dute antolatzaileek. Aurten ere saltaka saioa larunbat eguerdian izango da, 12:30ean, eta itsas kiroldegitik irten eta obrak saihesteko, anbulatorioa izandakoaren atzetik igaroko da. Ondoren, baba-jana izango da Inda-mendi elkartean. Txartelak 10 € balio du, eta azaroaren 30a baino lehen erosi beharra dago, turismo bulegoan edo Metro tabernan. Bazkalondoan bertsoak eta kantuak izango dira elkartean bertan.
Zumaian Saltaka kamisetak
Aurten ez da kamiseta berririk atera, baina iazko batzuk jarri dira salgai 5 €-an turismo bulegoan, eta larunbatean Erribera kalean ere erosi ahal izango dira.

Egitarau osoa:

 

ABENDUAK 2, OSTEGUNA

- Arratsaldeko 19:00etan, Aita Mari zineman, Julene Azpeitia 23. ipuin lehiaketako sarien banaketa eta emanaldia.

Biko teatroaren Euskarazetamol antzezlana

ABENDUAK 3, OSTIRALA, EUSKARAREN EGUNA

- Iluntzeko 19:30ean, Aita Mari zineman, euskarazko dokumentala: Amerikanuak

- Gaueko 22:00etan, Torreberri gaztetxean, bideo emanaldia: Bertsotan Jai 2010

ABENDUAK 4, LARUNBATA

- Eguerdiko 12:00etan, katxaperoak eta kalejira Musika eskolako trikitilariekin.

- Eguerdiko 12:30ean, Itsas kiroldegitik irtenda.

Zumaian Saltaka euskararen alde

(kamisetak aurrez salgai turismo bulegoan, 5 €-an).

Bukaeran, bertsolariak eta trikitilariak. Ondoren, salda Kofradian.

- 14:00etan Inda-mendi elkartean bazkaria (baba-jana). Sarrerak salgai Turismo Bulegoan eta Metro tabernan (10 €). Txartela erosteko epea: azaroak 30.

Bazkalondoan bertsoak, kantuak eta giro ederra.

- 18:30etik 20:00etara bitartean, kantu-saioa Upela plazatik hasita (Zumaiako Kantuzaleak).

- Gaueko 22:30ean, Torreberri gaztetxean, erromeria.

 ABENDUAK 5, IGANDEA

- Arratsaldeko 17:00etan euskarazko zinema haurrentzat.