Hemen da euskararen astea
Azaroaren 29tik abenduaren 4a bitartean Euskararen Astearen harira hainbat ekintza egingo dira Zumaian. Aste hori Udalak eta herriko hainbat taldek elkarlanean antolatu dute.
Udalak eta herriko hainbat taldek elkarlanean antolatuta, era askotako ekintza ugari antolatu dituzte euskararen asterako.
Hasiera Koldo Izagirreren emanaldi/hitzaldi batek emango dio. Hori azaroaren 29an (asteartea) izango da, 19:00etatik aurrera Alondegian. Bertan, euskara izango du hizpide.
Azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean izango dira hainbat ekintza. Horien artean abenduaren 3an, urtero legez, bazkaria egingo da. Txartelak salgai daude dagoeneko turismo bulegoan, Metro tabernan, Nikolen eta Beheko Plaza jatetxean, bakoitza 10 €-an.
Aurtengoan, larunbata izango da abenduaren 3a, eta, beraz, deialdi berezia egin nahi dute antolatzaileek egun horretan parte hartzeko. Euskararen Egunean bertan egingo da saltaka saioa, 12:30ean, eta itsas kiroldegitik hasita. Aurten gonbidapena pasatu zaie herriko talde eta elkarteei, bakoitza bere kamisetekin parte har dezaten;gainerakoentzat, saltakako iazko kamisetak turismo bulegoan daude salgai, 5 €-an.
Horren ostean, bertsolariak eta trikitilariak izango dira, eta Torreberrin salda eta txorizoa ere izango dira, parte-hatzaile guztientzat. 13:15 aldera, ‘Zumaian euskaraz erosi’ kanpainaren bukaerako zozketa egingo da. Bazkal aurretik eta ondorengorako ere ekitaldi ugari antolatu dira, gauean erromeria eta guzti; beraz, herritarrek ez dute aitzakiarik faltako kalera irteteko.
AZAROAK 29, ASTEARTEA
- Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian (ikasteko gelan) Koldo Izagirreren hitzaldia/emanaldia euskarari buruz.
ABENDUAK 1, OSTEGUNA
- Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian (ikasteko gelan) Julene Azpeitia 24. ipuin lehiaketako sarien banaketa eta emanaldia: Koldo Amestoyren ipuin kontaketa: Biderditan.
ABENDUAK 3, LARUNBATA, EUSKARAREN EGUNA
- Eguerdiko 12:00etan, katxaperoak eta kalejira Musika eskolako trikitilariekin.
- Eguerdiko 12:30ean, Itsas kiroldegitik irtenda.
Zumaian Saltaka euskararen alde (Gernika parkea, Moilaberriko zubia, Pulpo aurretik Erriberan sartu eta Beheko plazan bukatu)
(helduen kamisetak aurrez salgai turismo bulegoan, 5 €-an).
Bukaeran, bertsolariak eta trikitilariak. Ondoren, salda eta txorizoa Torreberrin.
- 13:15 inguruan “Zumaian euskaraz erosi” zozketa.
- 13:30ean hasita, kantu-saioa Kofradiatik hasita (Zumaiako Kantuzaleak).
- 14:30ean Beheko plaza jatetxean bazkaria. Sarrerak salgai Turismo Bulegoan, Metro tabernan, Nikolen eta Beheko plaza jatetxean bertan (10 €).
Bazkalondoan bertsoak, kantuak eta giro ederra.
- 22:30etik aurrera, erromeria Torreberri gaztetxean, ZORTZI IPURDI taldearekin.
ABENDUAK 4, IGANDEA
- Arratsaldeko 17:00etan euskarazko zinema haurrentzat.



