Hemen da euskararen astea

2013/11/22

Euskararen Aholku batzordeak bultzatuta eta herriko hainbat talderen laguntzarekin, era askotako ekintza ugari antolatu dituzte euskararen asterako, azaroaren 29tik abenduaren 4ra bitartean: helduentzat antzezlana, erromeria, umeentzat filma, hitzaldia, literatura emanaldi musikatua...

 

Aurten, azpimarratzekoa da larunbaterako antolatu den KALEJIRA, orain arteko saltaka saioaren ordez. Herriko talde eta elkarteko gehienetako ordezkariek egin dute deialdia, Odieta pilotalekuan ateratako argazki jendetsuaren bitartez. Azaroaren 30ean izango da euskararen aldeko kalejira, eta Zumaian euskaraz bizitzeko gogoa adieraztea izango da helburua.

Azken urteotan bezala, “euskaraz bizi nahi dut” ekimeneko materiala jarriko da eskura turismo bulegoan: kotoizko kamisetak (neurri guztietakoak), pin edo orratzak, banderak... Kirola egiteko kamiseta teknikoak ere badaude aurten, eta kiroldegian egongo dira salgai.

 

AZAROAK 29, OSTIRALA

Euskarazko antzezlana Aita Mari aretoan. Artedrama/Le Petit théâtre de pain/Dejabu panpin laborategia taldeen eskutik, “Hamlet”.

 

AZAROAK 30, LARUNBATA,

- 18:00etatik aurrera, euskararen aldeko kalejira, joaldunekin eta trikitilariekin. Victoriano Arraten hasi eta Beheko plazaraino.

- Kalejira amaitutakoan ekitaldia, herriko taldeekin: bertsoak, dantza, kantuak...  Amaitzeko, mokadutxoa.

- Gaueko 22:30ean erromeria Torreberri gaztetxean.

 

ABENDUAK 1, IGANDEA

- Arratsaldeko 16:30ean euskarazko zinema haurrentzat: Zarafa

 

ABENDUAK 2, ASTELEHENA

- Arratsaldeko 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan, hitzaldia: Euskararen jatorria:
etorkizunerantz abiatzen gaituen iragana, Jabier Goitia eta  Patxi Alañaren eskutik.

 

ABENDUAK 3, ASTEARTEA, EUSKARAREN EGUNA

- Arratsaldeko 19:00etan, Alondegian Julene Azpeitia 26. ipuin lehiaketako sarien banaketa eta emanaldia: Yolanda Arrietaren literatura saioa, Juantxo Zeberio pianistarekin: Off-On.

 

ABENDUAK 4, ASTEAZKENA

- Arratsaldeko 18:00etan, Alondegiko ganbaran, Hizkuntza ekologiaren inguruko tailerra.