Hemen dira santelmuak!

2009/04/27

Gainean ditugu santelmoak. Aurten ere, herriko festen giroan murgildu, eta ederki pasatzeko aukera izango dugu zumaiar guztiok. Apirilaren 17tik 26ra bitartean, alkandora urdinen festa izango da protagonista Zumaian.

Bihar, ostirala, izango dira santelmotako lehenengo ekitaldiak. Larunbatean, suziria bota eta orduan lehertuko da festa Zumaiako kaleetan.

Zumaiako Udalak Zumaia Zu udal aldizkariarekin batera bidali dizue aurtengo santelmoetako programa. Konturatuko zineten aurtengo programa apalagoa atera dela. Irizpide ekologiko eta ekonomikoak hartu ditu Udalak kontuan erabakia hartzerako garaian. Sostengarritasunetik, ordea, praktikotasuna bilatu nahi izan du Udalak formatu berri honekin eta zuen gustukoa izango dela espero du.

Udalaren aldetik, festetako ekimenetan parte hartu eta festak errespetuz bizitzera gonbidatu nahi zaituztegu. Besterik gabe, ondo pasa santelmuak!

Argazkian, aurreko urteko santelmotako une bat.