Hemendik aurrera NARRONDO izena erabiliko du Zumaiako Udalak

2015/10/16

Auzoaren izena idazteko orduan irizpide argirik ez zegoela ikusita –Narrondo, Narruondo–, txostena eskatu zion Zumaiako Udalak Euskaltzaindiari. Dokumentazioa aztertuta, jatorrizko izendapena Narruondo dela esana zuen lehenago Onomastika batzordeak. Orain, Narrondo ere egokia dela iritzi dio Euskaltzaindiak, eta azken bi mendeetan nagusiki hori erabili dela aintzat hartuta, Narrondo lehenestea erabaki du. Ondorioz, aurrerantzean Narrondo forma erabiliko dute Zumaiako eta Zestoako Udalek.