'Herri-aurrekontuak 2012' prozesuko proposamenei erantzun die Udalak

2012/01/20

Azaroan hasi zen 'Herri-aurrekontuak 2012' prozesua, eta atzo egin zen bileran eman zien erantzuna Udal Gobernuak prozesuan jasotako proposamenei.

Atzo egin zen Herri-aurrekontuak 2012 aurrekontuak herritarrekin batera osatzeko abian jarritako prozesuaren azken bilera. Bilera horretan, prozesuan zehar herritarrek egindako proposamen guztiei banan bana erantzun zien Udal Gobernuak. 

Hona hemen proposamen guztiei banan bana Udal Gobernuak emandako erantzuna. 

 

Konpromisoari helduz

Zumaiako Udalak 2008. urtetik osatzen ditu aurrekontuak herritarrekin batera. Urte horretan hartutako konpromisoari jarraitzen diote: "Guk herriarentzat eta herritarrentzat garrantzitsuak diren gaiak beraiekin adostu nahi ditugu. Azken urteotan horrela egin da, eta bide horretan jarraitu nahi dugu", dio Maitane Agirre Parte-hartze zinegotziak. 

Nahiz eta aurrekontuak osatzeko prozesua bukatutzat jo, herritarrek beren proposamen eta kexak Udalari jakinarazteko bideak badaudela gogorarazi nahi du Agirrek: "Edonork du aukera udaletxera etorri eta arduradun tekniko edo politikoei bilera bat eskatzeko, beren proposamen edo kexak azaltzeko", gaineratu du. Horretaz gain, kexak-iradokizunak@zumaikoudala.com helbidera ere bidal daitezke kexa eta iradokizunak, eta Udal arduradunek erantzuten dituzte zuzenenan. Horretaz gain, webgune honetako formularioaren bidez ere bidal daitezke.