Herri-aurrekontuak 2012an proposamenak egiteko azken aukera
Bihar 18:30etatik aurrera, herritarrek beren proposamenak egiteko aukera izango dute.
Bihar, azaroak 30, Herri-aurrekontuen prozesuko hirugarren eta azken saioa izango da. Parte hartzen duten herritarrek beren proposamenak egiteko azken aukera izango dute bihar, 18:30etatik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Udalak herritarrak azken lan saio honetan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi ditu.
Aurreko bi saioetan informazioa eman du Udalak. Hala, lehen saioan frontoiaren proiektuaren gaur egungo egoeraren nondik norakoak eta Zumaia Lantzenen inguruko informazioa plazaratu ziren azaroaren 16ko saioan. Pasa den astean, Udaleko teknikariak joan ziren bilerara, eta departamentu bakoitzeko xehetasunak azaldu zitzaizkien herritarrei (azaldutako informazioa ikusteko klikatu hemen). Biharko saioan, herritarrek jaso duten informazio guztia jaso ondoren, beraien txanda izango da, eta dituzten proposamenak jasoko dira.
Proposamenak egiteko beste bi bide ere badaude. Alde batetik, oraindik ere Alondegian proposamenak jasotzeko kutxa hor dago. Bestetik, webgune honen bidez ere bidal daitezke proposamenak.



