Herri-aurrekontuetan egindako eskaera eta proposamenei erantzuna emateko bilera

2012/01/13

Bilera, datorren ostegunean, hilak 19, 19:30ean udaletxean izango da.

2011 urtearen bukaeran, azken urteotan egin ohi izan den bezala, aurtengo aurrekontuak herritarrekin batera osatzeko prozesua eraman zuen aurrera Udalak. Azaroan egin ziren bilerak herritarrekin, eta hainbat eskaera eta proposamen jaso zituen orduan Udalak.

 

Eskaera horiek guztiak zeintzuk diren, eta horiei noiz edo nola erantzungo dien Udalak, azaldu nahi du orain. Horretarako herritarrekin prozesu honetako azken bilera izango da datorren astean, hilaren 19an, 19:30etan udaletxean.

 

Nahiz eta prozesuan parte hartu zutenek izango duten informazio honen berri izateko interes gehien, bilera irekia izango da, edozein herritarrek izango du bilerara joateko aukera. Bertan, Udal arduradun politikoak izango dira azalpenak ematen.