Herri Lasterketan izena emateko azken egunak

2012/02/23

Datorren larunbatean (hilak 25) egingo da aurtengo Herri Lasterketa. Parte hartu nahi duenak, oraindik ere badu aukera wwww.kirolprobak.com webgunean.

Larunbat arratsaldean izango da aurtengo Zumaiako Herri Lasterketa. Aurtengoa, XXVIII. edizioa izango da, eta 17:00etatik aurrera jokatuko da helduen lasterketa. Izena eman nahi dutenak, oraindik ere badute aukera kirolprobak.com webgunearen bidez. Oraingoz, 275 lagunek eman dute izena.

Lasterketaren inguruko informazio gehiagorako, klikatu hemen.