Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik dago

2011/02/02

Otsailaren 26an izango da lasterketa, eta ibilbidean aldaketa batzuk izango dira.

Irekita dago XVII. Zumaiako Herri Lasterketan parte hartzeko izen-emate epea. Otsailaren 26an (larunbata) jokatuko da proba; 16:00etan gaztetxoena, eta 17:00etan helduena.

Izena www.kirolprobak.com webgunearen bidez egin eman behar da, aurrez. Egunean bertan, Itsas Kiroldegiaren inguruan izango da izena emateko postua. Hala ere, otsailaren 26an proba aurretik izena eman nahi dutenek, aurrez izena emandakoek bainno gehiago ordaindu beharko dute. Proba egunaren aurretik izena ematen dutenek txip horia dutenek 9 euro ordaindu beharko dute, txipa alokatu nahi dutenek, aldiz, 11 euro. Egunean bertan izena ematen dutenek 12 eta 15 euro ordaindu beharko dute hurrenez hurren.

Aurten zenbait aldaketa izango dira ibilbidean zehar. Izan ere, aurtengo lasterketak Pantxita Etxezarreta izango ditu bai irteerak; helmuga, berriz, Itsas Kiroldegiaren inguruan izango da.  Guztira, 10.200 metroko ibilbidea egin beharko dituzte helduek.

 

XVII. Herri Lasterketako planoa