Herri Lasterketan lagundu duten boluntario eta babesleei esker onak

2020/02/18

Zumaiako Kirol Patronatuak eskerrak eman nahi dizkie Herri Krosa antolatzen lagundu duten herritar guztiei.

Pasa den larunbatean, otsailaren 15ean, Zumaiako Herri Lasterketaren XXXVI. edizioa ospatu zen herrian. Parte-hartze handia izan zen, 400 korrikalari guztira, eta eguraldi ederra egin zuen. Zumaiako Kirol Patronatuak bere esker onak adierazi nahi dizkie proba honetan boluntario-lanak egin dituzten herriko kirol elkarte eta norbanakoei: Olarru Sub, Itxasgain, Telmo Deun Arraun Elkarteko arraunlari beteranoak, Txirrindularitza Elkarteko Sastrakas Taldea eta Zumaiako Triatloi Taldea.

Era berean, korrikalarien artean zozketatu ziren sariak emateagatik eskerrak eman nahi dizkiegu herriko taberna, jatetxe eta establezimendu babesleei.