Herri Lasterketan Sabhi eta Loeda azkarrenak
Abdelhak Sabhi-k 31 minutu eta 18 segundo behar izan zituen helmugara iristeko; Cristina Loedak, berriz, 37 minutu eta 54 segundo.
Larunbata arratsaldean, hilak 25, jokatu zen aurtengo Herri Lasterketa. Guztira, 377 lagunek bukatu zuten lasterketa eta helmugaratzen lehena Abdelhak Sabhi izan zen. Hala ere, ez zuen lortu bere nahia; izan ere, errekorra hausteko asmoarekin etorri zen Zumaiara. Sabhi-ek 31 minutu eta 18 segundo behar izan zituen 10 kilometro eta 200 metroko ibilbidea egiteko. Emakumeetan lehenengoa Cristina Loeda izan zen. Honek ere marka hobetzea ekarri zuen buruan, baina ezinezkoa egin zitzaion; 37 minutu et a54 segundu behar izan zituen ibilbidea bukatzeko.
Gizonezkoak
1. Abdelhak Sabhi (31:18)
2. Jaouad Boualame (31:29)
3. Gotzon Solaegi (31:55)
Emakumezkoak
1. Cristina Loeda (37:54)
2. Marisol Ramos (39:08)
3. Nerea Etxeberria (39:57)
Sailkapen osoa ikusteko klikatu hemen.
Argazki bilduma ikusteko, berriz, klikatu hemen.



