Herriko 14 komertziok jaso dute Kalitate Ziurtagiria

2011/03/31

Merkalitatea ziurtagiriak banatu ziren atzo udaletxean.

 

Zumaiako 14 komertziok beren bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzen dietela adierazten duen UNE 175.001 normatibako  'Merkalitatea ziurtagiria’ jaso zuten atzo eguerdian udaletxean egin zen ekitaldian. Ziurtagiri hori, komertzio horiek eskaintzen duten adeitasun, irekitasun eta konfiantzagatik jaso zuten.

Ziurtagiri hori Kalitaterako Euskal Fundazioak, Euskalitek, ematen du eta denda horiek berezoei eskainitako arreta, eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea eta eta giza baliabideen profesionaltasuna izaten dira kontuan. Kontu horietaz gain beste hainbat baldintza ere izaten dituzte kontuan ziurtagiri hori ematerako garaian; produktuen kalitatea, argiztatzea eta tenperatura eta beste hainbat kontutan erreparatzen dute.

 

Ziurtagiria jaso zutenak

Honako komertzioek jaso zuten atzo ziurtagiria: A3, Algorri, Ana etxeko zapiak, Ekin elektrizitatea, Flysch, Kulunka, Kuttun, Marisa oinetakoak, Zumaia optika, Otaño liburudenda, Piratetxea, Txalaparta opariak, Ukendu eta  Xanti altzariak.