Herriko biodibertsitatea hobetzeko ikasleek egindako proposamenak jaso ditu Udalak
Atzo, hilak 15, Maria eta Jose Ikastetxeko, Zumaiako Institutuko eta Oikiko eta Zumaiako Herri Eskolako ikasleak Iñaki Agirrezabala alkatea eta Aitor Leiza ingurumen batzordeburuarekin elkartu ziren, ikasturtean egindako lana aurkezteko. Aurtengo Agenda 21aren baitan, Zumaiako Biodibertsitatea aztertu dute, eta hori hobetzeko 12 proposamen luzatu zizkieten Udalari.



