Herriko elkarteek eta Udalak elkarrekin aurkeztu dute santelmoetako egitaraua

2026/03/27

2026ko santelmoak apirilaren 10etik 19ra artean ospatuko dira. Bi asteburuz askotariko ekitaldiak izango dira herrian.

Apirilaren 10etik 19ra artean ospatuko dira 2026ko santelmoak. Atzo, osteguna, aurkeztu zuten egitaraua herriko elkarteetako eta udaleko ordezkariek Kofradian. Urtero legez, bi asteburuz musikaz, dantzaz, txapelketez, kirol hitzorduz nahiz giro onez beteko da herria. 

Txupinazoa zapatuan izan arren, jai giroa ostiraletik, apirilaren 10etik nabarituko da herrian. Bertso saioak, kontzertuak, txarangak, haurrentzako ekitaldiak, herri bazkariak, danborrada... hamaika ekitaldi izango da festek iraun bitartean. Ekitaldi horien guztien antolaketan ezinbestekoa izan da herriko elkarteen lana, eta Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie festen antolaketan eta prestaketan aritu diren herritar eta elkarte guztiei.

SANTELMOAK 2026

10, OSTIRALA

17:30 Odieta frontoia, pala egokitua bikoteka eta kirol ikuskizuna, GKS eta IASek antolatuta.

19:30 Torreberri aterpea, Ukabilak Gora taldeak antolatuta, kontzertuak: SOEZ eta Fronte Berria. 

21:00 Txosnagunea, DJ gaua. 

22:00 Zumaiena, bertso jaialdiaAndoni Egaña, Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena, Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Illarregi eta Onintza EnbeitaGai-jartzailea: Jon Maia.

 

11, LARUNBATA

11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira.

12:00 San Telmo ermita, txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.

Ondoren hamaiketakoa, Itxas Gain elkarteak antolatuta. Tartea alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak.

12:30 Zumai txaranga kalejiran eta trikitilariak herrian zehar.

12:45 Ondartxo, euskal dantzak Musika Eskolako ikasleen eskutik. (Euria eginez gero, Zumaiena aretoan).

13:30 Kofradia, Zumaiako Arku Dantza eta Zahagi Dantza.

14:30 Herri eskolako frontoia, gazte bazkaria.

17:00 Odieta, haur jolasak Kulkiren industriaren herri kirolak.

Bazkalondoan Elektrokela elektrotxaranga kalejiran, Gazte Asanbladak antolatuta.

18:00 Jainekin txaranga kalejiran.

21:30 Torreberri, DJ saioa: Saizar eta Kroke, GKS eta IASk antolatuta.

22:30 Txosnagunea, Gazte Eguna KontzertuakZeker, Niña Coyote eta Chico Tornado, Skaregekasko.

22:30 Kofradia, dantzaldia Bide Batez.

 

12, IGANDEA

08:00 Goiz soinua Ustekabe txarangarekin. 

11:00-13:30 Oxford aretoa, santelmoetako XXIII. Scalextric torneoa.

11:30 Hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat, Arbustain Motor Elkarteak antolatuta.

12:00 Trikiti kalejira Trikitxas bikotearekin.

12:00 Sagarbide ikastetxetik irtenda, haurren danborrada.

12:30 Ustekabe txarangaren saioa.

16:30-19:00 Oxford aretoa, santelmoetako XXIII. Scalextric torneoa.

17:00 Udaletxetik irtenda, buruhandi eta erraldoiak Udal Txistulari Bandarekin.

17:15 Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak.

18:30 Ustekabe txarangaren kalejira.

18:30 Txosnagunea, bakarrizketak.

19:00 Trikitxas bikotearekin trikiti kalejira.

22:00 Txosnagunea, DJ saioaJo Ta Txo.

22:15 Danborrada berezia.

22:30 Kofradia, dantzaldia: Joselu Anaiak.

Gauerdian Kofradia, bandera igotzea Jose Luis Saizabal "Etxeberri" arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak.

Jarraian Kofradia, berbena Joselu Anaiak taldearekin.

 

13, ASTELEHENA: San Telmo eguna

10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.

10:30 Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie.

11:30-14:00 Odieta, puzgarriak.

12:30 Incansables txarangarekin kalejira.

16:30-19:00 Odieta, puzgarriak.

17:00 Sagarbide, danborrada txikia 3. adinekoekin.

18:00 Kofradia, plaza dantzak eta gehiago.

18:00 Aitzuri pilotalekua, zesta-punta jaialdi profesionala. Jai Alai Master Series Finala.

18:30 Incansables txarangarekin kalejira.

19:30-22:30 Kofradia, dantzaldia Lotxo taldearekin.

 

17, OSTIRALA

17:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, Igel-toka eta Pote txapelketa irekia, 12-16 urte.

Ondoren, +16 urte. Beheko Plaza elkarteak antolatuta.

19:30 Amaia plaza, III. Irrintzi Lehiaketa.

19:30 Oxford aretoa, Bertsofesta.

22:00 Txosnagunea, Bertsio Gaua.

 

18, LARUNBATA

10:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, XXVI. Olagarro-zopa lehiaketa.

Ekitaldia alaitzeko trikitilariak Elustondo anai-arrebak.

11:00-14:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, Bizijolas jolasak eta tailerrak.

12:30 Iraunkorrak txarangarekin kalejira.

14:00 Arranpla, Elkartasun Argazkia.

14:15 Txosnagunea, bazkaria.

14:30 Torreberri, ikasle eta gazte bazkaria, GKS eta IASek antolatuta.

17:30 Gaztiok Piztu taldeak antolatuta, karropoteoaren kalejira.

17:30 Kofradian, Iago Magoaren Etorri eta ikusi.

18:00 Odieta, Herri-kirol ikuskizuna.

18:30 Haurrentzat erromeria Joxe Mendizabalekin.

18:30 Iraunkorrak txarangarekin kalejira.

21:00 Odieta, futboleko finala (Reala-Atlético) ikusteko pantaila erraldoia. Euria egingo balu, Sagarbiden.

22:00-01:00 Kofradia, diskoteka DJ Davila.

22:30 Txosnagunea, kontzertuakBele, Labar eta Debrass Band.

23:00 Torreberri, kontzertuak: Aimarz eta Hazas, GKS eta IASk antolatuta.

 

19, IGANDEA

08:00 Goiz soinua Zumai txarangarekin.

10:00 Musikari gazteen goiz soinua.

12:00 Itzurun hondartza, zaldi lasterketa.

12:00 Joselontxos txarangaren kalejira.

12:30 Saregile plaza, sardina erreak Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta familien eskutik.

17:00 Torreberrin hasita, haur ikuskizun ibiltaria, Zapotxin eta Kita del Pare txaranga.

17:30 Trainerillen estropadak, XLI. San Telmo saria (gizonezkoak) eta XII. San Telmo saria (emakumezkoak).

18:00 Joselontxos txarangaren kalejira .

19:00 kofradia, Samba Badago taldearen kontzertua.

22:00 Kofradia, Olgetan taldearekin erromeria.

Gauerdian bandera jaistea eta santelmoei agurra.