Herriko jaietan salmenta saltokiak jartzeko baimen eskaera epea astelehenean zabalduko da

2019/01/30

Interesa dutenek otsailaren 4tik 28ran bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dituzte San Telmo eta San Pedro jaietan saltokiak jarri ahal izateko eskaera.

San Telmo eta San Pedro jaiak oraindik urrun ikusten baditugu ere, Zumaiako Udalak otsailaren 4an zabalduko du jada herriko jaietan salmenta saltokiak jarri ahal izateko baimen eskaera epea.

Lehen deialdia otsailaren 4tik 28ran izango da (biak barne) eta epe horren baitan apirilean eta maiatzean ospatuko diren San Telmo jaietarako zein ekaineko San Pedroetarako baimen eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte.

Postuen adjudikaziorako prozesua

Saltokiak Gernika pasealekuan ipiniko dira eta gehienez 6m2 ko 15 postu baimenduko dira. Kasu honetan bi jaietan postua jartzeko eskaerek izango dute lehentasuna.

  • Aipatutako epean 15 eskaera baino gehiago jasoz gero, zozketa egingo da eskatzaileen artean.

 

  • Eskaera kopurua, aldiz, 15 baino gutxiagokoa bada, San Telmoetan postua jarri nahi duten lagunei emango zaie baimena eta maiatzaren 1etik 31ra San Pedro jaietan postua jartzeko baimen eskaera zabalduko da(betiere, lehen deialdian ez badira 15 eskaera baino gehiago egiten).

Behin baimena jasota, adjudikaziodunek martxoaren 5etik 20ra arte izango dute beharrezko dokumentazio eta ordain agiria aurkezteko.

Eskaerak udaletxean bertan (Foruen Enparantza, 1-20750) edo posta elektronikoz bidali ahal izango dira: hirigintza@zumaia.eus edo hirigintza1@zumaia.eus .

Oinarriak

Eskaera orria