Herriko lorategietatik aldatutako loreak herritarrontzat eskuragai

2016/11/07

Eskuragai izango dira Azaroaren 7 eta 8an, goizeko 10ak eta 12etan.

Modu honetan, Udalak, aukera ematen die zumaiarrei, lorategietatik kendu diren udaberriko landareak hartzeko. 

Era berean, ekimen honen bitartez, udal gobernuak berrerabilpen bat eman nahi izan die loreei, ingurumenarekiko eta honen jasangarritasunarekiko egiten duen apustua berretsiz. Negua iristear dagoela, Zumaian, lorategietako loreak aldatzeari ekin diote; udaberrikoak kendu eta negu sasoiko landareak landatzen hasi dira. Honen aurrean, udal gobernuak, berrerabilpen bat eman nahi izan die loreei eta, landare hauetako asko egoera onean daudela ikusirik, herritarren eskura jartzea erabaki du, jada otsailean, kimaketaren ondorioz pilatutako egurrarekin egin zuten bezala.

Horiek horrela, gaur eta bihar 10:00etan eta 12:00etan, zumaiarrek, egun hauetan zehar herriko lorategietatik kenduko diren eta egoera onean dauden loreak jasotzeko aukera izango dute Beheko plazako etxolaren alboan. Ekimen honen bitartez eta landareei berrerabilpen bat emanez, udalak helburu du, ingurumenarekiko egiten duen apustuan, naturarekiko errespetua eta jasangarritasuna lantzea eta zumaiarrak animatzen ditu landareak hartzera eta berrerabiltzera eta bide batez, keinu honekin, naturarekin bat egitera.