Herri kontratazioa sustatzen
Zumaiako enpresa eta autonomoei herriko obretan parte hartzeko aukera erraztu nahi die Udalak
Zumaiako Udalak, ia etengabean egiten ditu herrian era bateko edota besteko obra edota lanak. Lan horiek egiteko, enpresa desberdinak azpikontratatu behar izaten dira. Hori horrela, Zumaiako Udalak herriko enpresak edota autonomoak obra horiek egiteko prestutasuna agertzera animatu nahi ditu.
Herriko obratan parte hartzeko interesa duten enpresa edota autonomoek udaletxeko hirigintza sailean beraien interesa agertu eta zer egin dezaketen zehaztu beharko dute. Hala, Zumaiako Udalak obraren bat duenean, aurrekontuak eskatzerako orduan, enpresa horiek kontuan hartzeko konpromisoa hartzen du.



