Herritarrek hitza, Herri Eskola ondoan estalpea egitearen proiektuaren inguruan
Herri eskola ondoan estalpea beharrezkoa ikusten duten eta egitekotan nolakoa nahi duten aukeratuko dute herritarrek azaroaren 17tik 23ra bitartean.
Herri
Eskolako frontoiaren ondoan estalpea egiteko proiektuaren inguruan herritarrek
hitza hartuko dute azaroaren 17tik 23ra bitartean. Estalpe hori egiteko aukera
ikusirik, proiektu desberdinak ditu eskuartean Udalak, baina horrelako
inbertsioa egin aurretik, herritarren iritzia ematea nahi da; herritarren
beharretara egokitutako inbertsioak egin nahi baitira.
Proiektu horren inguruan 16 urtetik gorako zumaiarrek bozka bidez beren iritzia emateko aukera dute, Alondegiko sarreran. Botoa emateko beharrezko izango da NAN-a erakutsi eta zenbakia ematea. Horrela, herritar bakoitzak bozka bakarra ematea bermatu nahi da.
Estalpeak gehienbat kirol ekintzetarako balioko du, baina bestelako ekintzak egiteko aukera ere eskaini dezake. Udalak eskatutako proiektuen arabera, 400.000 euroko aurrekontua izango du, eta kopuru hori kontuan izanda hiru proiektu ditu eskuartean.
Iritzia ematen dutenek, bi galdera izango dituzte boto papelean. Alde batetik, estalpea egitea nahi al duten, hau da, herrian beharrezkoa ote den. Eta bestetik, egin behar bada, zein proiektu duten gustukoena.
Hiru proeiktu
1. KAXA: Hormigoizko zutabe anitzek KAXA txuria sostengatzen dute. KAXA
txapa perforatuarekin ixten da, eta txapazko panelen perforazio desberdinek
itxura "jostagarria" ematen diote. Kaxaren ertzak, babes beharraren
arabera gora edo behera mugitzen dira, (pixta babestuagoa geratzen da Iparralderantz)
fatxadaren itxituraren altuerarekin jokatzen da. Estalkia egitura metaliko
espazial baten gainean jarriko da.
2. SAIHETSAK: Egurrezko egitura bistan
da, agerian geratzen da. Estalkia egurrezko 9 saihets haundik
sostengatzen dute. Saihets arteko fatxadak txapa perforatuarekin ixten dira.
3. AZALA: Hormigoizko lau zutabek
U formako txapazko estalki gorria sostengatzen dute. U-a txapazko azal kontinuo
bat da, teilatua eta fatxada osatzen dituena. Estalkia egitura metaliko
espazial baten gainean izango da. Iparraldeko eta hegoaldeko fatxadak ez dute
itxiturarik, pista irekiagoa geratuko litzateke.
Bozkatzeko eskubidea
Estalpearen proiektuaren inguruko iritzia jasotzeko, proiektuak azaroaren 17tik 23ra bitartean ikusgai izango dira, eta bertan eman ahal izango dute botoa 16 urtetik gorako zumaiarrek. Hala ere, proiektuak kiroldegian ere izango dira ikusgai. Botoa emateko eskubidea zumaiar orok izango du, eta pertsonako boto bakarra emateko aukera izango da. Bozkatzeko aukera Alondegiko sarreran izango da.
Astegunetan 17:00etatik 20:00etara izango da bozkatzeko ordutegia, eta asteburutan, goizetan 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara.



