Herritarrekin pentsatuta egindako aurrekontuak aurkeztu ditu Udal Gobernuak

2011/02/03

Udal Gobernuak aurrekontuak osatzerakoan adostasunak lortu nahi izan ditu.

 

Krisia dela-eta 2011 urterako Udal Gobernuak aurkeztu  dituen  aurrekontuek %10eko jaitsiera proposatzen dute. Jaitsiera garrantzitsua da, eta horrek arduraz jokatzera behartzen du Udala.

Aurrekontuak idazteko herritarrekin, herriko hainbat eragilekin eta oposizioko alderdiekin elkartu da Udala. "Badakigu Zumaiak noruntz joan behar duen, badakigu ze nolako Zumaia ikusi nahi dugun, eta norabide horretan herritarroi proposamen txukun bat egiteko aritu gara lanean, eta emaitzarekin pozik gaude", azaltzen du Iñaki Agirrezabala Zumaiako Alkateak.

Aurreko urteetan baino diru gutxiago dago eta murrizketak egin behar izan dira. Alde horretatik aurrekontu zailak izan direla aitortu du Udal Gobernuak. "Murrizketak egin behar izan dira,  eta inoiz ez da erraza mozketak egitea. Baina hala ere, gustura gaude aurkezten ditugun aurrekontuekin", dio Agirrezabalagak.

Aurrekontuak egiterako garaian, lehentasun nagusia murrizketek herritarren gan ez eragitea izan da. "Udalaz gaindiko erakundeak krisi ekonomikoa baliatzen ari dira herritarren kontrako erreformak egiteko. Krisi ekonomikoa herritarrei ordainarazten ari zaizkie. Gu horren kontra gaude. Krisia ez dute herritarrek ordaindu behar. Horregatik, krisiak eragindako murrizketek herritarrei eta eskaintzen ditugun zerbitzuei ez diete eragingo", azaldu dute.

 

Aurrekontuak eta partidak

SARRERAK

 

 

          2010          2011          %
GUZTIRA 11.503.331 12.905.061 - %10,86

 

 

GASTUAK 

 

  2011  2010   %10-11
Pertsonal gastuak   2.681.994   2.632.692      %1,87 
 Gastu arrunta  5.064.019   5.598.376    -%9,54 
 Interesak              0         3.500    -%100

 Trasferentzia arruntak

Gastu arrunta + amortizazioa

 2.238.636

 9.984.649 

  2.071.956

 10.369.838

   %8, 04

  -%3, 71

Inbertsioetarako

    - Inbertsioak

    - Aktiboak

    - Foru Aldundia*

 2.098.682

    421.177

  1.077.505

     600.000

  2.475.224

  2.457.223

       18.000

 -%15, 21
 Kapital trasferentzia       20.000         60.000  -%66,67
 Kapital gastuak   1.518.682   2.535.223   -%40,10
 Pasibo finantzieroa               0       63.314     -%100
 Guztira  11.503.331  12.905.061  -%10,86

 

Orokorrean gastuak jaitsi egin ditu osatutako aurrekontuetan Udalak. Diru gutxiago dagoenez, gutxiago gastatu behar baita. Baina kapitulu guztietan ez dugu murrizketa berdina aplikatu. Pertsonal gastuak eta zerbitzuak mantendu edo igo egiten ditu. Eta inbertsio eta kapital gastuetan aplikatu du murrizketa handiena.

Inbertsioak jaisteko bi arrazoi nagusi daude; batetik, herriko hainbat obra garrantzitsu bukatu egin dira, Alondiga edo Txomin Agirre zubia esaterako. Eta, bestetik, obra handiak egiten hasteko garai ona ez dela uste du Udalak.

"Datu ekonomiko garrantzitsua da 2011ean berriz ere aurrezten hasiko garela", azaldu du Andoni Etxaniz Alkateordeak. Aurreko urtean 352.842 euroko zorra egin zuen Udalak, obra gehiago baitzeuden martxan. "Aurten, ordea, berriz ere, 338.460 euro neto aurreztea espero dugu. Inguruko herrietan nolako zorrak dituzten ikusita, Zumaiako Udalak zorra kontrolpean duela ikusteak erakusten du Zumaiako Udala arduraz jokatzen ari dela.

 

Herritarrak bidelagun

Metodologiari dagokionez, aurrekontuak erabakitzeko herritarren partehartzea bultzatu da; herritarrak izan dira bidelagun. "Andoni Etxanizen arabera, "Udala eta herritarrak gerturatzen saiatzen ari gara. Udal batentzat urteko aurrekontuak dira erabaki garrantzitsuena, eta hor herritarrak protagonismoa eta hitza hartzea zentzu praktikoaz jokatzea dela iruditzen zaigu".

Herritarren partehartzea bultzatzea batez ere erabaki praktikoa dela adierazi dute, "eta ez erabaki politikoa,. Herritarren beharrak herritarrek adierazten baitituzte ondoen". Horrela herritarren beharrak zuzenan ezagutzeko aukera baitute. Lehentasunak ezartzerakoan ere herritarren iritzia oso kontuan hartzen dute.

Esaterako, aipatzekoak dira, partehartze prozesuan herritarrek eskatuta aurrekontuetan sartu ditugun hainbat alor:

  • -         San Jose auzoa hiritartzeko plan berezia eta urbanizazio proiektua idazteko diru partida
  • -         Narruondorako pasabidea
  • -         Frontoiaren proiektua
  • -         Oikiako beharrei erantzuteko arau ordezkatzaileen aldaketa puntualak
  • -         Mugi zerbitzua
  • -         Guraso eskolak

 

Herritarrentzako aurrekontuak

Krisi garaietan bereziki garrantzitsuak dira aurrekontuak. "Udalez gaindiko erakundeek herritarroi krisia ordainarazten ari zaizkigula gero eta nabarmenago geratzen ari den honetan, Zumaiako Udalean herritarrak jarri ditugu gure aurrekontuen erdigunean. Herritarroi begirako aurrekontuak egin ditugu, gure ustez erakundeek herritarron zerbitzura egon behar dutelako", azaldu dute. 

Herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak igo egingo dira, Zumaiarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz:

  • -         Brigada indartu, zerbitzu hobea eta merkeagoa.
  • -         Ludotekako zerbitzuak handitu egingo da.
  • -         Helduentzako aktibitate zentrua jarriko da abian.
  • Gaizkien pasatzen ari direnak bereziki kontuan hartuko dira.
  • -         Gizarte zerbitzuen baliabideak bikoiztu egingo dira eskaera guztiak bideratzeko. Eskaerak igo egin dira.
  • -         Berdintasun eta gaztedi saila lehen aldiz aurrekontuetan sartzen da, partida propioarekin.
  •  

Aurrekontu hauen aurka egitea, kaltegarria herriarentzat

Jakina denez, 2009ko aurrekontuak luzatuta egin behar izan ziren aurreko urtean, eta Udalak ez du nahi egoera hori errepikatzerik. Luzamendu berri batek Zumaiari eta zumaiarrei bakarrik egingo bailioke kalte.

Agirrezabalaren arabera, "aurrekontu hauek idazterakoan arduraz jokatu dugu. Alderdi sozialistak, Alternatibak, Aralar eta zinegotzi independienteak ere orain arte arduraz jokatu dute. Uste dugu guztiok dakigula aurrekontu hauek gabe ez duela inork irabazten. Eta kontrara guztiok galtzen dugula. Batez ere herritarrok". Horregatik guztiagatik, datorren asteko udalbatzarrean arduraz jokatu eta 2011ko aurrekontuak onartzea espero dute.  

Politikan desadostasunak normalak eta osasuntsuak direla argi dute: "hauek ez dira gure aurrekontu idealak. Ez dira aurrekontu partidista edo alderdikoiak. Ahalik eta babesik zabalena bilatzen duten aurrekontuak dira. Asmo eta jarrera praktikoenarekin udaleko alderdiekin, herritarrekin eta eragileekin adostasunetara iristen saiatu gara eta konpromisoak hartu ditugu", azaldu dute.