Herritarren babesa Lacarrari
Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, Zumaiatik jende ugari joan zen Lucia Lacarra dantzari zumaiarra saritu zuten ekitaldira.
Lucia Lacarra dantzari zumaiarra saritua izan zen joan den larunbatean Donostian ospatu zen dantza ekitaldian. Lacarrak 2009ko Dantza Saria jaso zuen bere ibilbide artistikoarengatik.
Ekitaldira joanez dantzari zumaiarrari babesa emateko, Zumaiako Udalak sarrerak banatu zituen aurreko asteetan. Udaleko Kultur Sailetik jakinarazi dutenez, 80 zumaiarretik gora izan zen Donostiako Antzoki Zaharrean ospatu zen ekitaldian.



