Hicham Elamranik eta Ainhoa Muruak irabazi dute XXVI. Zumaiako Herri Lasterketa

2010/04/26

Inoizko parte-hartzaile kopururik altuena izan da: 650, eta Ainhoa Muruak lasterketako errekorra ondu du.

 

Gustura egoteko arrazoirik ez zaie falta larunbatean jokatu zen XXVI. Zumaiako Herri Lasterketako antolatzaileei. Inoizko parte-hartzaile kopururik altuena izan da aurtengo lasterketan: 650 korrikalari, eta Ainhoa Muruak lasterketako errekorra ondu du.

Ainhoa Murua atleta zarauztarra izan da emakumezkoetan aurrena (0:35:59), bigarrena Lleidako Laila David izan da, eta hirugarren sailkatu da Marisol Ramos oñatiarra. Gizonezkoetan Hicham Elamranik gailendu da lasterketan 0:30:58 denbora eginda, eta bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Cherkaoui Mouhssine eta Abdelillah el Manaia, hurrrenez hurren.

Sailkapen orokorra hemen kontsultatu daiteke. Horrekin batera, Udalak aurki argitaratuko du lasterketako argazkiekin egindako bilduma. Horri esker, parte-hartzaileek doan eskuratu ahalko dituzte lasterketako irudiak.

 

Herri Lasterketa_Gernikan korrikalaria

 Gernika pasealekuan hasi eta bukatu da aurten lasterketa.