Hika antzerki taldeak ‘Aitarekin bidaian’ antzezlana eskainiko du gaur iluntzean Aita Marin
Jose Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza eta Jabier Muguruzak zahartzaroari buruzko kronika humoretsu eta hunkigarria eskainiko dute. Sarrerak turismo bulegoan daude salgai.
Hika antzerkia taldeak ‘Aitarekin bidaian’ bere azken lana aurkeztuko du gaur (ostirala) iluntzean Aita Mari zineman. 22:00etan hasiko da antzezlana eta Jose Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza eta Jabier Muguruzak zahartzaroari buruzko kronika humoretsu eta hunkigarria egingo dute.
Hauxe da antzezlanaren sinopsia: Patxik bere amari hil aurretik promesa bat egin zion, aita zainduko zuela. Jada iritsi da eguna. Hau abiapuntu izanik, bi gizon topatuko ditugu aurrez aurre, aita-semeak baina, aldi berean, ezezagunak, bakarrik baina elkarren hurbiltasunaren beharrean. Modu honetan, momentu hunkigarriak, tristeak zein umoretsuak bizitzeko aukera emango digute, akordeoi baten laguntzarekin, non adiskidetasunaz, bakardadeaz, aitatasunaz….jardungo duten.
Sarrerak eskuratzeko
Sarrerak turismo bulegoan daude salgai 8,5 eurotan, eta gaur iluntzean leihatilan ere egongo dira.



