Hika hizketan hasteko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

2014/10/08

Hika hitz egiten ikasi edo hobetu nahi duten pertsonei zuzendurik dago. Ikastaroa Zarautzen izango da, eta izen emateko epea izango da urriaren 23a arte.

 

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko euskara zerbitzuek ikastaroa antolatu dute, hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenentzat edo gaian sakondu nahi dutenentzat.

Helburua da hika hizketan hastea eta hitanoaren ingurukoak ezagutzea. Horretarako, lehendabizi, ikastaro labur bat egingo dute parte-hartzaileek (10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio) eta ondoren mintza-saioak (6 ordu, bina orduko 3 saio).

 Ondoren datoz ekimenaren inguruko xehetasun guztiak.

 Helburua:

Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi duten pertsonei prestakuntza eman eta hika aritzeko aukera ematea, mintza-taldeen bidez.

 

Nola:

               Prestakuntza: ikasi, berritu:

-      10 orduko ikastaro, bina orduko 5 saio

-      Edukia: hika aritzeko arauak (egoerak, solaskideak...), adizkiak…


Mintza-saio gidatuak: 6 ordu, bina orduko hiru saio

Mintza-talde iraunkorrak sortu, autonomia dutenak

 

Hartzaileak

 Hika hizketan ikasi nahi dutenak

Hika hizketan jakin arrean hobetu nahi duten pertsonak

Hitanoa ezagutu eta gaurko joerak aztertu eta ezagutu nahi dituzten pertsonak 

Egutegia:

 Urriaren 28an hasi eta abenduaren 16an amaitu. Ikus egutegia hurrengo orrian.

Astearteetan, 18:30-20:30

Non: Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira, Udal Euskaltegian.

Irakaslea: Iñaki Iturain

Antolatzaileak:

Ekimena antolatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko euskara zerbitzuek, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta Urola Kostako AEKk. 

Izen-ematea eta argibideak:

Izena emateko epea amaituko da urriaren 23an

Izena emateko honako hauetara jo behar da:

Urola Kostako AEK,

tel. 943130175, urolakosta@aek.org

 

Hiketalagun 2014: Egutegia ikusteko klikatu hemen.