Hika hizketan ikasteko ikastaroa
Udal elkartean eta eskualdeko Udaletako euskara zerbitzuek elkarlanean antolatu dute.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko euskara zerbitzuek ikastaroa antolatu dute, hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenentzat.
Helburua da hika hizketan hastea. Horretarako, lehendabizi, ikastaro labur bat egingo dute parte-hartzaileek (10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio) eta ondoren mintza-lagun taldeak sortuko dira, 4 astez hika aritzeko (astean saio bat).
Ondoren datoz ekimenaren inguruko xehetasun guztiak.
Helburua:
Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi duten pertsonei prestakuntza eman eta hika aritzeko aukera ematea, mintza-taldeen bidez.
Nola:
Prestakuntza eman (ikasi, berritu) eta mintza-lagun taldeak sortu (astean behin ordu betez hika aritzeko)
Prestakuntza:
- 10 orduko ikastaroa
- Bina orduko 5 saio
- Edukia: hika aritzeko arauak (egoerak, solaskideak...), adizkiak...
Mintza-lagun taldeak
- Astean saio bat, 90 minutukoa
- Parte-hartzaileei eskatuko zaie konpromisoa ikastaroa egin eta lau astez mintza-lagun taldeetan parte hartzeko
Egutegia:
|
Prestakuntza, 10 ordu Ostegunetan, 2 ordu, 18:00etan edo 18:30ean hasita Urtarrilak 24, 31 eta otsailak 7, 14, 21 |
Mintza-lagun taldeak 4 aste Otsailaren 25etik martxoaren 22ra
|
Non:
Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira (Udal Euskaltegian).
Antolatzaileak:
Ekimena antolatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko euskara zerbitzuek, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta Urola Kostako AEKk.
Izen-ematea eta argibideak:
Izena emateko epea amaituko da urtarrilaren 21ean
Izena emateko honako hauetara jo behar da:
Urola Kostako AEK,
tel. 943130175, urolakosta@aek.org
Urola Kostako Udal Elkartea,
tel. 943890808, euskara@urolakosta.org



