Hilabetea morez marrazteko hamaika ekimen

2015/03/04

Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hilabete osorako hainbat ekintza antolatu dituzte Berdintasun Foroak eta Udalak elkarlanean.

EGITARAUA


MARTXOAK 5 

12:00etan Emakumearen Eguneko kartel lehiaketaren sari banaketa. 

12:30ean Zumaiako Ikastetxeetako ikasleen aukeratutako marrazkiak erakusgai jarriko dira, Alondegiko 

Oxford Aretoan. Horrez gain, Ludotekan emakume asmatzaileen inguruan egindako lanak ere jarriko 

dira. 

 

MARTXOAK 6 

18:30ean “PALESTINAKO LURRALDE OKUPATURAKO BIDAIA” erakusketaren inaugurazioa, Alondegian. Erakusgai egongo da martxoaren 6tik 22ra arte. 

2013ko ekainean, Euskadiko emakumeen erakundeetako hainbat ordezkarik, UNRWA 

Euskadiren eskutik (Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) 

Palestinara bidaiatu zuten. Bertan, emakumeen erakundeak ezagutu zituzten, okupazioak zer nolako 

inpaktua duen emakumeen bizitzan ezagutu, UNRWAren “Berdintasuna martxan” izeneko programaren 

nondik norakoak ezagutu eta bukatzeko, emakumearen ahalduntze ekonomikoan, parte-hartze 

politikoan eta genero-indarkeriaren inguruan erabiltzen dituzten estrategiak partekatu zituzten. Bidaia 

honen fruitua euskal erakundeen eta erakunde Pakistandarren artean osatutako Sare Solidarioa izan da. 

 

22:00etan Alondegiko Oxford aretoan, “ATSOAK DANTZAN” antzerkia. 

Hizkuntza: euskaraz. DOAN. 

Zahar-etxetik ihes egin duten bi adineko emakume herriz herri eta kalez kalenull dabiltza, 

txundituta bezala, alde batetik bestera, bietako bat gurpildun aulkian. Egoitzako zaintzaileak haien bila 

dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabakia; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste 

zahar horietako bat, badituzte oraindik bete gabeko agintzari eta ametsik, eta hori guztia betetzeko 

ordua iritsi delakoan daude. 

Itxuraz makalak dira, baina joaten diren leku guztietan sortzen dute nahasmena, aske sentitzearen 

ondorioz euforiko daude eta beren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte mundu 

guztiaren aurrean. Autonomoak izan nahi duten arren, ezinbestekoa dute laguntasuna, publikoaren 

beharra eta ikusleen konplizitatea bilatuko dute beraien azken dantzarako. 

 

MARTXOAK 7 

19:00etan Herriko kaleetan zehar, BERTSO-TRIKIPOTEOA herriko trikitilariekin, eta Maddalen 

Arzallus eta Maialen Velarde bertsolariekin. Elkargunea: Beheko plaza. 

22:00etan Afari Feminista Gaztetxean, Zumaiako emakume guztientzat. 4 euro ordaindu beharko dira. 

Aldez aurretik asistentzia baieztatzea eskatzen da: zumaiamorea@hotmail.com. 

 

MARTXOAK 8 

12:00etan Magnoliopean kontzentrazioa herriko mugimendu feministak deituta.

12:15ean Zumaiako Berdintasun Foroak MARTXOAK 8 plaza inauguratzeko ESKAERA ofiziala egingo 

dio Udalari (Alondegi aurreko plazan). 

12:30ean Lañe taldearen perkusio emanaldia. 

12:45ean Zumaiako afrikarren elkarteak antzerkia egingo du. Izenburua: Historia de la familia Diouf

Bertan, emakumeen genitalen mozketaren gaia landuko dute. Hizkuntza: gaztelaniaz. 

14:00etan luntxa, Alondegiko Oxford aretoan. 

18:00etan mural margotzea Amaiako plazan, adin guztietarako. Herriko gazte feministen eskutik. 

 

MARTXOAK 10 

18:30ean Alondegiko Oxford aretoan “EMAKUMEAK KIROLEAN” mahai-ingurua. “Emakumeak 

Plazan” dokumentalaren emanaldia, eta jarraian, Ainhoa Azurmendik gidatutako herriko hainbat 

emakume kirolarirekin mahai-ingurua. 

Hizkuntza: euskaraz. 

 

MARTXOAK 12 

22:00etan Zine-foruma, Aita Mari Zineman, GLORIA filma. 

Sinopsia: Gloriak 58 urte ditu, eta bakarrik dago. Bakardadeari aurre egiteko, egunak ekintzaz 

betetzen ditu, eta gauetan maitasunaren bila joaten da hainbat festatara. Festa horietan zentzugabeko 

erlazioetan murgiltzen da. Zoriontasun ahul hori Rodolfo ezagutzean amaitzen da. 

Banandu berri den 65 urteko gizon hori Gloriarekin obsesionatu da. Biek erlazio bat hasi dute, 

baina konplikatu egiten da, Rodolfok bere seme-alabekiko eta emazte ohiarekiko duen dependentziagatik. 

Gloriak guztia ematen du, bere azken erlazioa izan daitekeela uste duelako, baina 

errealitate gogorrak begiak irekitzen dizkio. Horrela, bere burua indartzera behartua sentituko da, 

zahartzaroaren hasierari aurre egin ahal izateko. 

 

Martxoak 18

18:30ean Alondegiko Oxford aretoan, “AUSKALO” antzerki-foruma, Maitasun erromantikoa 

eztabaidagai izateko. 

Hizkuntza: euskaraz. DOAN. 

Sinopsia: “Ametsezko maitasuna” izeneko mekanika tailerreko bi langile eginkizun jakin batekin 

agertuko dira eszenatokian: ametsezko maitasunaren makina abian jartzea, eta, horretarako, 

beharrezkoak diren pieza guztiak muntatzea eta erregai gisa Maiteren eta Aitorren arteko bikote 

harremanaren une garrantzitsu bat erabiltzea. Ondoren, makina zergatik ez dabilen asmatu 

beharko dute, eta, horretarako, praktikak egiten ari diren pertsonen (hots, ikusleen) laguntza 

espezializatua beharko dute. 

 

Oharra: Zumaiako Berdintasun Foroak aurten KORRIKAn PARTEnull hartuko du, martxoaren  22an, eta animatu nahi du herriko jendea bertan partenull hartzera.