Hilaren 10ean zabalduko da Uxategia eta Ubilloseko entsegu lokalak erabiltzeko izen emate epea

2018/04/04

Interesdunek apirilaren 10etik 27ra izango dute haien eskaerak aurkezteko. Lokalak banatzean herriko taldeek izango dute lehentasuna eta horiek erabili ahal izateko taldekideek Dardara kolektiboko kide izan beharko dute. Edonola ere, lagapena urte baterako izango da.

Udalak 5 areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean, guztiak musika taldeen entseguetarako erabiltzeko.

Lokalen erabilpena zuzentzeko Dardara Musika kolektiboarekin hitzarmena du Udalak eta horren arabera kudeatzen da, hain zuzen, lokalen lagapena. Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da eta deialdi horri erantzun behar diote gaur egun lokalen erabiltzaile direnek baita talde berriek ere. 

Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan beharko dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:

  • Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko
  • Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko aseguru gabe eta 25 aseguruarekin

Halaber,  Dardarako kide aktiboek Musika kolektiboaren ekintzetan parte hartu behar dute: bilerak, ekintzen antolaketa... Kide aktibo bezala izen eman eta zehaztutako arauak hausten dituena automatikoki kide ez-aktibo izatera pasako da. Kide ez aktiboek urteko kuota garestiagoak ordaindu beharko dituzte:

  • Uxotegian urtean 150€ ordainduko dituzte taldekide bakoitzeko
  • Ubillosen kideko 30€ aseguru gabe eta 75€ aseguruakin

Horregatik, kide aktibo izatetik ez aktibora izatera pasatzen direnek diru diferentzia berehala ordaindu beharko dute: 100€ Uxategikoek, 40€ Ubillosekoek. Ordaintzen ez badute hurrengo eskaeratik at geratuko da.
 

Izen-ematea:

Izen emateko epea zabalik egongo da apirilaren 10etik 27a arte eta hona hemen aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

  • Izen-emate orria behar bezala beteta
  • Taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan)
  • Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria. 

Kontu korrontea: k/k: 2095 5174 95 10 74 75 1768 (Izena eta taldearen izena adierazi)

Informazio gehiagorako:

Alondegia kultur etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean) 943-861056 / kultura@zumaia.eus edo dardarazmk@gmail.com 

Oinarriak eta izen emate orria HEMEN