Hilaren 12a bitartean ordutegi berezia izango du helduen liburutegiak

2009/09/03

Ikasleek iraileko azterketak prestatzeko jarri ohi dute ordutegi berezia iraileko lehen bi asteetan. Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 20:00ak arteko ordutegi jarraian egongo da irekita liburutegia eta larunbatetan 9:30etik 13:30era.

 

Hilaren 12a bitartean ordutegi berezia izango du helduen liburutegiak. Ikasleek iraileko azterketak prestatzeko jarri ohi dute ordutegi berezia iraileko lehen bi asteetan. Hala, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 20:00ak arteko ordutegi jarraian egongo da irekita liburutegia eta larunbatetan 9:30etik 13:30era.

Irailaren 14an berriro ohiko ordutegiarekin hasiko dira eta liburutegia goizez eta arratsaldez egongo da irekita.

Arritokieta egunean itxita liburutegia eta udaletxea

Datorren asteartean, irailak 8, Arritokieta Eguna ospatuko da Zumaian eta hori dela eta, Foronda Kultur Etxea itxita egongo da astelehen eta asteartean. Ildo beretik, udaletxea astelehenean irekita egongo da, baina asteartean itxita.