Hilaren 16tik aurrera Lurraldebus autobus zerbitzua, indartuta

2012/04/12

Besteak beste, larunbat gauetan Zumaia eta Azkoitia arteko zerbitzua eta Donostiako ospitaleetara zuzenean joateko zerbitzua jarriko dira abian.

 

Zumaiako Udalak garraio publikoa indartuta, herritarrei zerbitzu gero eta hobeagoa eskaintzea nahi du; horrela, mugikortasun jasangarriagoaren aldeko apustua sendotu nahi du. Hori helburu, eskualdeko beste herrietako udalekin batera, Lurraldebus autobus zerbitzua hobetzeko eskatu zion Gipuzkoako Foru Aldundiari. Apirilaren 16tik aurrera zerbitzu eta ordutegi berriak abian jarriko dira.
 
 
Hobekuntza horien artean, besteak beste, Azkoitia eta Zumaia artean larunbat gauetan zerbitzua jarriko da abian; norabide bakoitzean 4 autobus zerbitzu izango dira. Zenbait ordutan, gainera, linea hori zuzenean joango da Zumaiatik Donostiara.
 
Horretaz gain, eguneroko zerbitzuan, Aizarnazabaletik pasatzen den autobus kopurua igoko dute. Linea honetan, Zumaiatik irteten duten autobusen ordutegia ere aldatu egingo da. Hemendik aurrera 5 minutu beranduago irtengo dute.
 
Donostiako ospitaleetara zuzenean joateko zerbitzua ere jarriko du Lurraldebusek datorren astelehenean.
 

Eskaera horretaz gain, Zumaiako  eta Aizarnazabalgo Udalek landa eremurako Foru Aldundiak duen taxibus zerbitzua hobetzeko zenbait eskaera egin zituzten, eta zerbitzu hori hobetzeko elkarlanean ari dira. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari garraio publikoa indartzeko egiten ari den ahalegina eskertu nahi dio.

Zumaiatik pasatzen diren ordutegi berriak kontsultatzeko, klikatu hemen.

Informazio gehiago, 902543210 telefonoan eta www.euskotren.es helbidean.