HILAREN 30EAN JOKATUKO DIRA AITZURIN PILOTA PARTIDU PROFESIONALAK

2017/06/20

Bi partidu egingo dira: Laso-Galarza eta Bakakikoa-Etxegoin artekoa lehena eta Olaizola-Albizu eta Urrutikoetxea-Larunbe artekoa bigarrena. Sarrerak hilaren 27an erosi ahal izango dira 25€tara frontoiko leihatilan. Halaber, hilaren 29an, arratsaldeko 17:00etan nesken pilota partidua jokatuko da Odietan: Maddi Unanue eta Naroa Agirre, Nagore Aramendi eta Oihana Unanueren aurka.

San Pedro jaien harira Zumaiako Udalak kirol egitarau zabala antolatu du aurten ere.

Hilaren 30ean, hain zuzen, esku-pilota partidu profesionalak jokatuko dira, gaueko 22:00etan Aitzurin; lehena Laso-Galarza eta Bakakikoa-Etxegoin artean eta bigarrena, aldiz, Olaizola-Albizu eta Urrutikoetxea-Larunbe artean.

Sarrerak hilaren 27an jarriko dira salgai, 17:00etatik 19:00etara frontoiko leihatilan bertan. 25€tan erosi ahal izango dira eta pertsona bakoitzak gehienez 10 eskuratu ahal izango ditu. 14 urtetik beherako haurrentzat, 80 eserleku jasoko dira harmailen azken ilaratan eta haien sarrera 10€tan erosi ahal izango da.

Halaber, egun bat lehenago, hilaren 29an, arratsaldeko 17:00etan nesken pilota partidua jokatuko da Odietan. Bertan Maddi Unanue eta Naroa Agirre, Nagore Aramendi eta Oihana Unanueren aurka lehiatuko dira.

Behin partidu hori amaituta, 19:00etan herri kirolak egongo dira Eusebio Gurrutxaga plazan bertan.