Hirian ongi mugitzeko kontzientziazio kanpaina adineko pertsonentzat
Eusko Jaurlaritzak herri ezberdinetan hitzaldiak antolatu nahi ditu, eta Zumaian bilera bat antolatu nahi da. Azaroaren 27an, 17:00etan litzateke bilera, baina 20 laguneko taldea osatu behar da aurrez. Beraz, parte hartu nahi duenak aurrez eman behar dute izena Beheko plaza elkartean edo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Branka).
Hirugarren adineko oinezkoen artean izaten diren auto istripu edo harrapaketak direla eta, informazioa hedatu eta hirian mugitzeko modu egokiak indartzeko kontzientziazio kanpaina bat aurrera eramaten ari da Eusko Jaurlaritzako Trafiko Sailak. Zentzu horretan, herri ezberdinetan zehar burutzen ari dira zenbait dinamika. Eta Zumaian ere antolatu nahi da sentsibilizazio kanpaina horretako bilera bat. Azaroaren 27an 17:00etatik aurrera Gizarte zentroan.
Bilera hauek egiteko ordea, ezinbestekoa da gutxienez 20 laguneko taldea osatzea. Horretarako, izen emateko epea zabaldu da:
Izen-ematea
Udal Gizarte Zerbitzuak.
Telf. 943-862200
Gizarte Zentroa-Beheko Plaza. Telf.:943-862741



