Hiru ekimen berri abiatuko ditu Udal Elkarteak

2014/01/17

Eskualdeko enpresei zuzenduriko eskaintzak dira Udal Elkarteak abian jarriko dituen eskaintza berriak.

1.    Jardunaldia enpresa txiki eta ertainentzat

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) jardunaldi bat antolatu du, urte honetan zehar beraien lehiakortasuna sustatzeko eskura izango dituzten laguntzen berri emateko. Jardunaldia izango da urtarrilaren 24an.

 Informazio gehaigorako klikatu hemen. 

 

2.    Eskualdeko enpresetan barne ekintzailetzako proiektuak garatzeko laguntza

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) egitasmo bat jarri du abian, enpresaren barneko egitasmo berriei bultzada emateko. Horretarako parte hartzen duten enpresei prestakuntza (45 ordu), tutoretza kanpo aholkulari batekin (6 ordu) eta aholkularitza (20 ordu) emango zaie.

Informazio gehiagorako klikatu hemen. 

 

3.    Giza baliabideak konpetentzietan oinarrituta kudeatzeko sistema

Urola Kostako Udal Elkarteak egitasmo bat jarri du abian eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia). Egitasmo horretan enpresei aholkularitza eta laguntza emango zaie giza baliabideak kudeatzeko konpetentzietan oinarritutako sistema bat landu eta ezartzeko.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.