Hiru ipuin kontaketa saio izango dira abenduan haurren liburutegian

2018/12/05
Gabonen inguruan antolatutako ekintzen barruan kokatzen dira abenduaren 12an, 18an eta 28an izango diren ipuin kontaketa saio horiek

ABENDUAK 12

17:30ean haur liburutegian

Pello Añorga ipuin kontalariak NEGUA DATOR ipuina kontatuko die 5 urtetik gorako haurrei

ABENDUAK 18

17:30ean haur liburutegian

Apika ipuin kontalariek OLENTZEROREN LAGUNAK ipuina kontatuko diete 4-8 urte bitarteko haurrei

ABENDUAK 28

17:30ean haur liburutegian

Kontukantoi ipuin kontalariek ETA EGUZKIA… NONDIK DATOR, NORA DOA? ipuina kontatuko diete 4-8 urte bitarteko haurrei