Hondakinak biltzeko sistema berriarekin ondo sailkatutako hondakin kopurua 30 puntu igo da

2018/05/04

Urola Kostako Udal Elkarteak herritarrak zoriondu eta eskerrak eman nahi dizkie emandako pausoarengatik. Urola Kostako Udal Elkarteak egokitzapenak egingo ditu, sistema herritarrengana hobeto egokitu eta zerbitzua egonkortzeko balioko dutenak.

Hondakinak Biltzeko Sistema Berriari esker ondo sailkatutako hondakin kopura nabarmen igo da. Horrela egiaztatzen dute lehenengo hiru hilabeteetako datuek, eta horrela eman du aditzera Igor Iturain Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak.

Joan den otsaila, martxoa eta apirileko hondakinen bilketa datuak aurreko urteko epealdi bereko datuekin alderatuta, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian kaleko edukiontzietan ondo sailkatuta jasotako hondakinen ehunekoa 30 puntu igo da. 2017ko apirilean %38,26 jaso zen ondo sailkatuta eta aurten %68,14. Urola Kosta osatzen duten bost udalerrietako kaleko edukiontzien datu orokorra da hori (ikus datuak laburbilduta prentsa-oharraren amaieran).

Indarrean jarri diren hiru bilketa zerbitzuek antzeko zenbakiak utzi dituzte. Kaleko edukiontzien kasuan, sistema berria ezarrita, martxoan hondakinen %66,77 bildu zen ondo sailkatuta eta apirilean %68,14 (urtarrilean %45,81 eta otsailean %43,01); merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduen puntuz puntuko bilketan, %79,66ko sailkatze tasa lortu da apirilean; eta, azkenik, industrialdeetako enpresen kasuan, %71,86koa.

Datuak bere horretan hotzak izaten dira, baina kasu honetan gehiago dute berotik hotzetik baino. Horrela ondoriozta daiteke Igor Iturainek esandako hitzetatik. Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariaren iritziz, “balorazioa ona da, jauzi kualitatibo garrantzitsua eman dugulako. %38 ondo bereiztetik %68 ondo bereiztera pasa gara, eta argi dago igoera askoren ahaleginari esker lortu dela: herritarrak, establezimenduak, enpresak, bilketa zerbitzua bera, udalak, alderdi politikoak…”.

Udal Elkarteko lehendakariak pozik hartu ditu lehenengo datuak, baina zuhurtziaz jokatzeko mezua zabaldu nahi izan du. “Bagoaz, bai, baina oraindik asko dugu egiteko eta lanean jarraitu behar dugu; ordezkari politikoak, sistema hobetzen; eta herritarrak, establezimenduetako zein enpresetako langile eta ordezkariak lehenengo hilabete hauetan azaldu duten arduraz jokatzen. Guztion artean zerbitzua egonkortzea lortu behar dugu”.

 

Egokitzapenak zerbitzuetan

Horren harira, datozen hilabeteetan sistema hobetzeko egokitzapenak egingo dituztela aurreratu dute agerraldian. Horretarako, herritarrekin, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduekin eta industrialdeetako enpresekin elkarlanean ari direla azaldu du Igor Iturainek. Elkarrizketa saio horietatik etorri dira sektore eta jardunaren arabera zerbitzua hobetzeko datozen aste eta hilabeteetan egingo diren egokitzapenak

Horietako batzuk aurreratu ditu prentsaurrekoan. Esate baterako, edukiontzietan egokitzapenak egin dira: aho-ertzak konpondu zauriak ekiditeko; babesgarriak jarri dira poltsak kateatuta ez geratzeko; eta ondorengo hilabeteetan nabarmentzekoa, edukiontziei pedala jarriko zaie herritarrek zaborra botatzerakoan erraztasun gehiago izateko.

Txartel eta bilketa puntuetan ere egokitzapenak izango dira. Batetik, bilketa puntuak aldatzeko eskaerak tramitatzen jarraituko da eta bestetik bigarren txartela eskuratzeko aukera aztertzen ari gara.

Udako kanpaina

Urola Kostan turismoak eta aisialdiak zein garrantzia duen ikusita, ekainean udako kanpaina hasiko dutela iragarri du Igor Iturainek. “Aste Santuko oporraldia proba garrantzitsua izan zen eta, oro har, ondo erantzun dugun arren, ikasitakoa ezinbestekoa izango da datorren udaldiari aurre egiteko eta, era berean, datorren uda hau ikasbide garrantzitsua izango da hurrengoetarako”.

Urola Kostak udako sasoian izaten dituen bisitariak kontuan hartuta, biztanleria nabarmen handitzen da eta nabarmen handitzen da sortzen den hondakin kopurua ere. Hori dela eta, ekainerako zerbitzuaren inguruko “beste neurri batzuk aztertu eta proposatzen ari gara”, gaineratu du Igor Iturainek.

 

Datuak eskura Udal Elkartearen webgunean

Hondakinen bilketari buruzko datuak eskura dituzu gure webgunean:

http://www.urolakosta.eus/eu/web/ingurumena-urolakosta/bilketa-datuak

Atal horretan hainbat datu eta fitxategi dituzu, horien artean hondakinak biltzeko sistema berriaren lehen hilabeteotako datuen laburpen-txostena.

Ondoren dituzu datu esanguratsuenak: 2017 eta 2018ko kaleko edukiontzien bilketaren datuak eta kaleko edukiontzien sailkatze indizea.

KALEKO EDUKIONTZIETAN JASOTAKO HONDAKINAK

ETA KALEKO EDUKIONTZIEN SAILKATZE INDIZEA 

2018 (sistema berria)

Urtarrila: lehengo sistema

Otsaila: sistema berriaren ezarpena

Martxoa eta apirila: sistema berria martxan

 

 

2018

Hondakina

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Errefusa

818.160

552.700

340.260

334.470

Arropa

22.847

16.211

19.985

23.842

Beira

197.520

118.781

136.426

136.426

Biohondakina

169.380

11.240

215.990

266.340

Ontzi arinak

88.220

109.780

144.180

136.500

Olio begetalak

1.315

2.478

3.302

3.302

Paper-kartoia

213.692

161.060

167.060

152.168

GUZTIRA

1.511.134

972.250

1.027.203

1.053.048

 

 

 

 

 

Sailkatze indizea

45,81%

43,01%

66,77%

68,14%

 

 

2017 (lehengo sistema)

 

2017

Hondakina

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Errefusa

828.990

746.440

883.480

872.890

Arropa

17.828

15.012

17.734

18.422

Beira

164.010

123.313

126.960

162.980

Biohondakina

152.840

131.980

154.040

129.880

Ontzi arinak

80.760

68.280

81.440

72.940

Olio begetalak

2.690

2.525

3.625

975

Paper-kartoia

162.232

148.500

176.760

155.640

GUZTIRA

1.409.350

1.236.050

1.444.039

1.413.727

 

 

 

 

 

Sailkatze indizea

41,18%

39,61%

38,82%

38,26%