Hondakinak biltzeko zerbitzuen inguruko oharra, elurtea dela-eta
Elurtea dela eta, gaur, otsailak 28, hondakinak biltzeko zerbitzuak bertan behera geratu dira (kaleko edukiontzien bilketa eta establezimendu eta enpresen puntuz puntuko bilketa). Egoera honen aurrean herritarrei eskatzen dizuegu gaur, ahal dela, hondakinik ez ateratzeko edukiontzietara. Errepideak garbitu ahala joango dira hondakinak biltzeko zerbitzuak martxan jartzen.



