Hondakinen % 64,82a beste edukiontzietara bota eta birziklagarria zen
Atzo goizean, martxoak 27, Amaia plazan Udal Elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarlanean antolatutako ekintzan, Zumaiako bi puntu ezberdinetako bi edukiontzi berde (errefusarenak) hartu eta bertako hondakinak sailkatu ziren. Ateratako datuen arabera, bi edukiontzi horietan aurkitutako %64,82a beste edukiontzi batera bota eta birziklatu egin beharrekoa zen.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zumaiako Udalak 2014ko konpostaren plana jarri dute martxan.
Plan horren helburua da, batetik, erabiltzaile berriak lortzea, etxean konposta egiteko ezaugarri eta aukera duten ahalik eta etxebizitza gehienetan konposta egiteko, eta, bestetik, auzoan konposta egiteko gaur egun martxan dauden auzokonposta guneei jarraipena egitea eta eremu berriak martxan jartzea.
Plan horren barruko lehen ekintza gaur burutu da Zumaian: hondakinen karakterizazioa
HONDAKINEN KARAKTERIZAZIOA
Errefusa jasotzeko bi edukiontziren karakterizazioa egin da Amaia Plazan, 11:00etan hasita.
Bi edukiontzi hartu dira, Amaia plazatik gertu zeudenak, zoriz, aurrez aukeratu gabe: bata, edukiontzi multzo batean zegoen eta bestea bakarrik.
Zer da karakterizatzea?
Karakterizatzea da edukiontzi bateko hondakinak aztertzea, sailkatzea eta pisatzea. Kasu honetan, errefusa jasotzeko bi edukiontzi hustu dira.
Nola egin da?
Edukiontziak hustu dira
Eskuz bereizi egin dira hondakinak, sailka: papera, ontzi arinak, organikoa, beira eta errefusa.
Multzo bakoitza pisatu egin da
Emaitzak, kilotan
|
Karakterizazioa |
Materia organikoa |
Ontzi arinak |
Beira |
Papera eta kartoia |
Errefusa |
Guztira |
|
1. edukiontzia |
38 |
13 |
3 |
8 |
20 |
82 |
|
2. edukiontzia |
42 |
8 |
7 |
10 |
50 |
117 |
|
Guztira |
80 |
21 |
10 |
18 |
70 |
199 |
Datuak ezin dira Zumaia edo eskualdera estrapolatu, bi edukiontzi soilik neurtu direlako. Dena dela hona hemen ondorio argi bat:
Jaso diren 199 kiloetatik 129 kilo (hau da %64,82) beste edukiontzi batzuetara bota beharrekoak dira (papera, ontzi arinak, organikoa). Beraz, birzikla daitezkeen 129 kilo errefusara bota dira.



