Hondakinen inguruan tabernari, ostalari eta merkatariekin egin beharreko bilera hilaren 22an izango da

2012/05/16

Aste honetan zen biltzekoa Udal Gobernua herriko tabernari, ostalari eta merkatariekin, baina bilera eguna hurrengo astera atzeratu behar izan du. Beraz, hilaren 22an (asteartea) 19:00etan izango da zita. Bilera horretan Udal ordezkariek hondakinen arazoaren inguruko azalpenak eman eta atez ateko sistemaren inguruko zehaztapenak azalduko dituzte. Horretaz gain, Hernaniko tabernari bat ere izango da bertan, bere esperientzia kontatu eta herriko tabernari, ostalari eta merkatarien galderei erantzuteko.