Hondakinen inguruko bigarren bileran 100 lagun inguru elkartu ziren

2012/04/19

Hondakinen kudeaketa sistemak sortzen dituen arazoak ezagutarazi eta gaikako bilketaren inguruko informazioa emateko, eta herritarren galderak erantzun eta kezkak argitzeko bilerak egiten ari da Udala. Atzo, hilak 18, egin zen bigarren bilera poligonoko eta inguruko auzoetako herritarrekin. 100 lagun inguru bildu ziren bertan, eta Iñaki Agirrezabalaga alkateak azalpenak eman ondoren, herritarrek izan zuten bere iritzia emateko aukera. Hurrengo bilera, datorren asteazkenean, hilak 25, 19:00etan Alondegian izango da. Bilera hori gazteleraz izango da.