Hondakinen inguruko bilerak, gaur Oikian, eta bihar Narruondon
Udal ordezkariek hondakinen kudeaketaren arazoaren inguruko informazioa eman, eta gaikako bilketaren inguruko xehetasunak plazaratzeko bilerekin jarraitzen du. Aste honetan, bi bilera egingo dituzte herritarrekin. Lehenengo bilera, gaur bertan (maiatzak 2) izango da Oikiko elkartean 19:00etan. Bihar, ordu berean, berriz Narruondoko Gure Ametsa Elkartean bilduko dira auzotarrekin.



