Hondakinen Prebentzio Planeko foroa, bihar 19:00etan Algorri Interpretazio zentroan

2013/03/19

Eskualdean hondakin gutxiago sortzeko Urola Kostako Udal Elkartea eta Zumaiako Udala lantzen ari diren prebentzio-planaren prozesua aurrera doa. Azaroan aurkeztu bezala, hiru fasetan gauzatuko da prozesua. Datu bilketa (1. fasea) bukatuta, bigarren fasean murgiltzeko ordua iritsi da: behin-behineko plana idatzi eta aurkeztea. Planean jasotako proposamenak herritarrekin aztertu eta eztabaidatu nahi ditugu eta, horretarako, zuk parte hartzea beharrezkoa da. Hori dela eta, eskualdeko herri bakoitzean bilera egingo da. Zumaian, bihar, martxoak 20, 19:00etan Algorri Interpretazio Zentroan izango da bilera. Guztion ekarpenak garrantzitsuak dira, animatu eta eman izena foroan parte hartzeko (943 670 249 telefonora deituta)!