Hondakinen tailerra igandean Itzurunen

2018/08/03

Datorren abuztuaren 24an Donostiako Ondarreta hondartzan "Itsasoaren Soinuak" deituriko ekimenaren lehen edizioa ospatuko da, baina horren aurretik, Zumaiako, Debako eta Mutrikuko hondartzetan burutu beharreko garbiketetan ere lagunduko du Geoparkeak. Horren harira, datorren igandean, abuztuak 5, Itzurun hondartzan jasotako hondakinez musikatresnak lantzeko tailerra egingo da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Euskal Kostaldeko Unescoren Munduko Geoparkeak pasa den uztailaren 23an aurkeztutako "Itsasoaren soinuak” iniziatiban parte hartuko du.
 
Abuztuaren 24an Donostiako Ondarreta hondartzako ekitaldian parte-hartzeaz gain, Zumaiako, Debako eta Mutrikuko hondartzetan burutu beharreko garbiketetan ere lagunduko du Geoparkeak. Hala, abuztuaren 5ean Zumaian izango da kanpaina, Itzurun hondartzan jasotako hondakinez musikatresnak lantzeko.
 
Gogoratu, lehen saioko hitzordua 16:00etan da. Anima zaitez hondartzan egingo dugun hondakin bilketan eta tailerretan parte hartzera! Ez dago izena eman beharrik. Hortaz, hondartzara agertu eta kito.