HONDARTZAKO AULKIAK UZTEKO GORDELEKU BERRI BAT JARRIKO DU UDALAK

2016/08/22

Gordelekua, abuztuaren 23tik aurrera egongo da erabilgarri.

Aurten, Itzurungo hondartzako kantinan aulkiak jasotzeko egon den eskaera gorakada dela eta, zenbait lagunek ezin izan dute biltegia erabili. Horregatik, Udalak, aulkiak uzteko gordeleku berri bat jarriko du, herritar zein bisitari guztiek gozatu ahal dezaten zerbitzu honetaz.