Ia 200 inkesta jaso ditu Euskara Zerbitzuak

2010/03/31

Atzo (asteartea) banatu zituzten sariak.

 

Zumaiarrok euskaraz nola kontsumitzen dugun jakiteko Euskara Zerbitzuak zabaldutako inkestak oihartzuna izan du herrian eta 196 lagunek  parte hartu dute ekimenean. Euskara Zerbitzuak guztiei eskerrak eman nahi dizkie hain ondo erantzuteagatik.

Inkesta erantzun duten lagunen artean zozketa egin da eta Ane Aranburuk jaso du Marina Berrin afaltzeko sari gozoa. Antton Garikanok eta Josu Manzisidorrek, berriz,  Zumaian erosketak egiteko 50 euroko txartel bana jaso dute. Zorionak, guztiei!

'Euskaraz kontsumitzen duzu?' ekimenean emakumeen parte-hartzea nabarmena izan da. Zehazki, inkesta bete duten 10etik 6 emakumeak izan dira. Adinari dagokionez, 26-40 bitarteko lagunek erantzun dute gehien (% 41) eta, jarraian, 15-25 bitarteko gazteek (% 28).

Orain, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz, emaitzak aztertuko ditu Euskara Zerbitzuak eta laster emango du horien berri.

PARTE-HARTZEA 'Euskaraz kontsumitzen duzu?' inkestan

Denera: 196 inkesta.

 

Emakumea Gizona Guztira Ez dakigu
15-25 urte 28 20 48 (% 28,07)  25
26-40 urte 42 28 70 (% 40,93)  
41-60 urte 26 12 38 (% 22,22)  
61 urtetik gora 8 7 15 (% 8,77)  
Guztira 104 (% 60,82) 67 (% 38,18) 171 % 100  196
         

- A3n jasotakoak: 45
- Turismo bulegoan jasotakoak: 36
- Ekinen jasotakoak: 16
- Udaletxean jasotakoak: 28 (13 bertan eta 15 posta elektronikoz)
- Metro tabernan jasotakoak: 78