Ibai Etxabe Romanek irabazi du aurtengo Gabonetako argazki lehiaketa

2019/01/23

Erregeen belaontziaren argazki eder bat izan da epaimahaiak saritzea erabaki duena. Zumaiar ugarik hartu dute parte aurtengoan ere Gabonetako argazki lehiaketan eta 37 argazki jaso dira guztira udal whatsapp zenbakiaren bidez.

Aurtengo Eguberriak atzean uzteko Gabonetako argazki lehiaketaren irabazlea jakitea falta genuen oraindik eta epaimahaiak jakinarazi berri du, hain zuzen ere, aurtengo saria merezi izan duen argazkia. Erregeen belaontziaren argazki eder bat izan da epaimahaiak saritzea erabaki duena eta egilearen izena Ibai Etxabe Roman da. Beraz, zorionak Ibai!

Zumaiar ugarik hartu dute parte aurtengoan ere Gabonetako argazki lehiaketan eta 37 argazki jaso dira guztira udal whatsapp zenbakiaren bidez. Irabazleari, iragarri bezala, Zelai Hoteleko jatetxean bi dastatze menu egokitu zaizkio. Gabonetako argazki lehiaketak arrakasta du zumaiarren artean eta urtetik urtera gure herriko Eguberrien argazki ederrak uzten dizkigu. Aurtengoan Ibai izan da irabazlea, hurrengoan, zu izan zaitezke…