IBILBIDE ALDAKETA TREN TURISTIKOAN, ESTROPADAK DIRELA ETA

2016/07/27

Larunbatean eta igandean Zumaian ospatuko diren estropaden harira, tren turistiko edo txu-txuaren ibilbidearen baitan, aldaketa txiki bat egingo da.

Horiek horrela, trenak, Amaiako Plazan bira egin beharrean, Ardantza bide aldeta sartuko da eta Amaia plazako espaloian geratuko da jendea jasotzeko.

Era berean, Udalak jakinarazi du, gaurkoz, ez dela tren zerbitzurik egongo, konponketa lanak direla eta.